1. Informazio orokorra
Domeinu-izen hauen titularra Centro Español de Derechos Reprográficos (Erreprografia Eskubideen Espainiako Zentroa; aurrerantzean, CEDRO) da: cedro.es, cedro.org, cedro.net, cedro.com.es, cedro.nom.es, cedro.org.es, esdelibro.es eta observatorioculturaescrita.org . CEDRO Jabetza intelektualaren eskubideen kudeaketa kolektiboko erakunde bat da eta hemen du helbidea: Alcalá kalea, 21, 2. solairua, 28014 Madril (telefono-zenbakia, +34 91 308 63 30; faxa, +34 91 308 63 27; eta helbide elektronikoa, cedro@cedro.org).
CEDRO (IFZ: V-78652203) Barne Ministerioaren Estatuko Elkarteen Erregistroan 74.685 zenbakiarekin dago erregistratua eta, Kultura Ministerioaren 1988ko ekainaren 30eko Aginduaren bitartez, egile-eskubideak kudeatzeko erakunde gisa jarduteko baimena du.
2. Legezko ohar honen gainean
Legezko ohar honen helburua da CEDROren web-orrian sarbidea, nabigazioa eta erabilera arautzen dituzten baldintza orokorrak eta web-orriko edukiak erabiltzetik eratorritako erantzukizunak ezagutzera ematea.
Legezko ohar honetako epigrafeen izenak informatiboak baino ez dira eta ez dute eraginik izango baldintza orokorrak interpretatzerakoan.
CEDROk legezko ohar honetan zehaztutako eskubide edo neurriak ez erabili edo gauzatzeak ez du esan nahi horiei uko egiten dienik, baldin eta idatziz horrela adierazi eta adosten ez bada.
Baldintza orokor horiez gain, CEDROk, web-orriaren bitartez eskainitako zerbitzu espezifikoen erabilera eta kontratazioa arautze aldera, baldintza partikularrak ezar ditzake. Baldintza orokor hauetan eta zerbitzu jakin bateko baldintza partikularretan ezarritakoa bat ez badatoz, azken horietan zehaztutakoa nagusituko da.
3. Erabiltzaileak
Web-orri honetara sartzen diren, web-orrian nabigatzen duten edo web-orria erabiltzen duten guztiak erabiltzailetzat joko dira. Erabiltzaileek legezko ohar honetan jasotako baldintza orokor guztiak onartzen dituzte, erabat eta salbuespenik gabe, eta baita, hala badagokie, web-orriko zerbitzu eta eduki jakin batzuetarako ezarritako baldintza partikularrak ere. Horregatik, erabiltzaileek arretaz irakurri behar dute legezko ohar hau.
4. Web-orri hau eta bertako eduki eta zerbitzuak erabiltzea
Erabiltzaileak web-orri hau eta bertako zerbitzu eta edukiak egoki eta legez, indarrean dagoen legeriaren, fede onaren, orokorki onartutako erabileren eta ordena publikoaren arabera erabiltzeko konpromisoa hartzen du.
Erabiltzaileak ez du webgune honetako orriak kaltetu ditzakeen edo webgunea erabilezin bihurtu, gainkargatu edo hondatu dezakeen ezer egingo. Orobat, ez du gainerako erabiltzaileak webgunea normal erabiltzea edo aprobetxatzea eragotz dezakeen jarduerarik gauzatuko.
Webguneko edukiei dagokienez, ekintza hauek debekatuta daude:
- Kopiatzea, banatzea edo aldatzea, salbu legezko titularren baimena edukiz edo legez baimenduta egonez gero.
- Eduki horien gainean CEDROk edo haien legezko titularrek dituzten eskubideak urratzea.
- Merkataritza- edo publizitate-helburuekin erabiltzea, non eta CEDROk idatziz baimentzen ez duen.
- CEDROk erabiltzaileen eskura jartzen dituenaz aparteko bitartekoekin eta sarean ohikoak diren eta CEDROren web-orria kaltetzen ez duten bitartekoekin web-orriko edukiak eskuratzen saiatzea.
Webgunean zerbitzuren bat erabiltzeko edo kontratatzeko erabiltzaileak erregistratu egin behar badu, erabiltzailearen ardura izango da egiazko eta legezko informazioa ematea. Erregistratzerakoan erabiltzaileari pasahitza egokitzen bazaio, erabiltzaileak kontuz erabiltzeko eta ezkutuan gordetzeko konpromisoa hartzen du. Erabiltzaileen erantzukizuna da CEDROk emandako pasahitz eta gainerako identifikadoreak ezkutuan gordetzea eta, alde horretatik, ez lagatzeko eta hirugarrenei betiko edo aldi baterako erabiltzea ez baimentzeko konpromisoa hartzen dute. Erabiltzaileak pasahitzen bat ez badu arretaz erabiltzen edo galtzen badu eta, ondorioz, hirugarrenen batek webgune honetako zerbitzuak legez kontra erabiltzen baditu, erantzulea erabiltzailea izango da.
Erabiltzaileak berehala jakinarazi behar dio CEDROri pasahitzak eta gainerako identifikadoreak behar ez bezala erabiltzea eragin dezakeen edozein gorabeheraren berri; adibidez, pasahitzak edo identifikadoreak galtzea edo lapurtzea. Erabiltzaileak egoera horren berri ematen ez dion bitartean, CEDROk ez du izango baimendu gabeko hirugarrenek pasahitz horiek behar ez bezala erabiltzetik eratorritako erantzukizunik.
5. Jabetza intelektual eta industrialaren eskubideak
Webgune honen jabetza intelektual edo industriala ustiatzeko eskubideen titularra CEDRO da, edo CEDROk du eskubide horiek erabiltzeko lizentzia edo baimena. CEDRO da, halaber, webgune honetako edukien jabetza intelektual eta industrialaren eta irudiaren eskubideen titularra, edo CEDROk du eskubide horiek erabiltzeko baimena. Erabiltzailea webgunean sartzeak, webgunean nabigatzeak eta webgunea erabiltzeak ez du esan nahi CEDROk eskubide horiei uko egiten dienik edo eskubide horiek eskualdatzen, erabiltzea baimentzen edo lagatzen dituenik, ez erabat ez partzialki.
Beraz, honako hauek ezabatzea, saihestea edo manipulatzea debekatuta dago: egile-eskubideen ("copyright") oharra, CEDROren edo edukien titularren eskubideen identifikazio-datuak, babesgailu teknikoak, hatz-marka digitalak edo edukietako informazio- edo identifikazio-mekanismoak.
Orobat, debekatuta dago webguneko edukia (osorik edo zati bat) helburu publiko edo komertzialekin kopiatzea, aldatzea, berrerabiltzea, ustiatzea, jendaurrean komunikatzea, artxiboetan kargatzea, postaz bidaltzea, eskualdatzea, erabiltzea, tratatzea edo banatzea CEDROren edo edukiaren eskubideen titularraren berariazko eta idatzizko baimenik gabe.
CEDRO izena eta dagokion logotipoa marka erregistratuak dira eta debekatuta dago titularraren baimenik gabe kopiatzea edo erabiltzea.
Hirugarrenek emandako edukien jabetza intelektual edo industrialaren eskubideen legezkotasunaren erantzuleak hirugarren horiek dira.
6. Erantzukizuna
Webgune honen erabileraren erantzulea erabiltzailea da, bakar-bakarrik. Erabiltzailea da, halaber, webgunera sartzeko edo zerbitzuak erabiltzeko behar diren pasahitz eta identifikadoreen erabileraren erantzulea, hala erabiltzaileak nola hirugarren batek erabili.
Betiere, CEDROk eskubidea du baldintza orokor hauek edo ezarritako baldintza partikularrak betetzen ez dituzten erabiltzaileei webgunera sartzen ez uzteko, aurretik abisu eman beharrik gabe.
CEDRO ez da honako hauek eragin ditzaketen kalte eta galeren erantzulea:
- Webgunea edo bertako zerbitzu edo edukiak eskura ez egotea, ez mantentzea eta ez funtzionatzea.
- Webgunea edo bertako zerbitzu edo edukiak erabiltzaileen premia, jarduera, emaitza zehatz edo iguripenak betetzeko erabilgarriak, egokiak edo baliagarriak ez izatea.
- Edukiek birusak izatea.
- Erabiltzaileek edukiak erabiltzeko modua; bereziki, legez kanpoko, ardurarik gabeko eta iruzurrezko erabilera eta baldintza orokor hauen, fede onaren, orokorki onartutako erabileren eta ordena publikoaren kontrako erabilera.
- Bitartekoek eskainitako eta webgunean eskura jarri edo iragarritako zerbitzuak legez kontrakoak eta kalitaterik gabeak izatea eta fidagarriak, erabilgarriak eta eskuragarriak ez izatea.
- Webgunearen bitartez erabiltzaileei eskainitako zerbitzuei dagokienez, bitartekoek dagozkien betekizun eta konpromisoak ez betetzea.
7. Pribatutasunaren eta kukien gaineko politika
Datuen babesaren eta kukien gaineko gure politikak ezagutu nahi izanez gero, irakurri gure pribatutasun-politika eta kukien politika.
8. Estekak
Gure webgunean dauden hirugarrenen web-orrietako esteka eta edukiak ez dira CEDROren ardura eta, beraz, ezin da ziurtatu erabiltzaileak erabiltzen dituenean zehatzak izatea.
9. Jurisdikzioa
Baldintza orokor hauek Espainiako legeriak zuzenduko ditu.
CEDROk eta erabiltzaileak uko egiten diote dagokien beste edozein eskumeni, baldin eta aplikatu beharreko legeriak beste ezer ezartzen ez badu, eta, webgune honen zerbitzua eta bertako zerbitzu eta edukiak ematetik eratorritako gai eta ekintzei eta ohar honetan ezarritakoa interpretatu, aplikatu, bete edo ez betetzeari dagokionez, Madrilgo Epaitegi eta Auzitegien jurisdikzioari men egingo diote.