Ikertzen ikastea

1. Tratamenduaren arduradunaren nortasuna

Titularra:
Centro Español de Derechos Reprográficos (Erreprografia Eskubideen Espainiako Zentroa; aurrerantzean, CEDRO) Jabetza intelektualaren eskubideen kudeaketa kolektiboko erakundea
Helbidea:
Alcalá kalea, 21, 2. solairua, 28014 Madril
IFK:
V-78652203
Erregistroa:
Barne Ministerioaren Estatuko Elkarteen Erregistroan 74.685 zenbakiarekin erregistratua eta, Kultura Ministerioaren 1988ko ekainaren 30eko Aginduaren bitartez, egile-eskubideak kudeatzeko erakunde gisa jarduteko baimendua.
Domeinuak:
https://www.cedro.org
https://www.conlicencia.com/
http://www.esdelibro.es/
http://blogconlicencia.com/
E-maila:
dlp@cedro.org
DPO / Kontaktua:
Bird & Bird (International) LLP
Helbidea: Paseo de la Castellana 7, 7ª planta. 28046 Madrid. España

Erabiltzaileak ematen dituen datuak dagokien formulario edo kontratuan zehazturiko xedeekin baino ez ditu erabiliko CEDROk, eta erabiltzaileak badu horren berri; hori, datu pertsonalak babesteko indarrean dagoen araudiaren eta aplikatu beharreko gaur egungo garrantzizko beste edozein legeriaren arabera.

2. CEDROren jarduerei, jabetza intelektualaren eskubideei eta kulturari buruzko informazioa

CEDROren web-orrietako formularioren batean gure erakundearen jarduerei buruzko informazioa jasotzea onartu baduzu, eman dituzun datu pertsonalak erakundearen jardueraren berri emateko erabiliko ditu CEDROk. Hori, zure interes legitimoari helduta, zurekin harreman juridikoa dugula iritziz gero; edo pribatutasun-politika onartzeko laukia markatuz zuk emandako baimenari helduta, CEDROren eta zure artean harreman juridikorik ez badago.

Erakundeak zure datuak gordeko ditu negozio-harremanak irauten duen bitartean, baldin eta informazioa jasotzeari uko egiten ez badiozu, edo baimena atzera botatzen ez duzun artean, eta, betiere, aplikatu beharreko legezko betebeharrek irauten duten bitartean.

Halaber, legitimatzeko oinarria interes legitimoa bada, datuak adierazitako xedeekin erabiltzeari uko egin diezaiokezu noiznahi, helbide elektroniko honetara mezua bidalita: cedro@cedro.org.

3. CEDRO Informa aldizkarian edo beste aldizkari batzuetan harpidetzea

CEDRO Informa aldizkarian edo CEDROren web-orrietan eskura dauden aldizkarietakoren batean harpidetu bazara, zuk emandako datu pertsonalak dagokien aldizkariko harpidetza kudeatzeko eta, era horretan, zuri albisteen buletinak bidaltzeko erabiliko ditugu. Hori, formularioa bete eta bidaliz eta pribatutasun-politika onartzeko laukia markatuz zuk emandako baimenari helduta.

Erakundeak baimena atzera botatzen ez duzun artean gordeko ditu zure datuak eta, betiere, dagozkion legezko betekizunak bete behar dituen bitartean.

4. CEDROk antolatzen dituen lehiaketa, zozketa eta beste ekintza batzuk

CEDROk bere web-orrien bitartez antolaturiko lehiaketa, zozketa edo ekintzaren batean parte hartu baduzu, zuk emandako datu pertsonalak antolaturiko lehiaketan/zozketan/ekintzan zure partaidetza kudeatzeko erabiliko ditu erakundeak. Hori, formularioa bete eta bidaliz eta pribatutasun-politika eta lehiaketaren oinarriak onartzeko laukiak markatuz zuk emandako baimenari helduta.

Alde horretatik, erakundeak lehiaketak, zozketak edo ekintzak irauten duen bitartean gordeko ditu zure datuak, baimena atzera botatzen ez duzun artean, eta, betiere, dagozkion legezko betekizunak bete behar dituen bitartean.

5. Harremanetarako eta erregistratzeko formularioak

CEDROren web-orriren batean harremanetarako edo erregistratzeko formularioren bat bete baduzu, formulario horietan zuk emandako datuak zure kontsultei erantzuteko eta eskatu duzun zerbitzua kudeatzeko eta bideratzeko erabiliko ditu erakundeak. Hori, formularioa bete eta bidaliz eta pribatutasun-politika onartzeko laukia markatuz zuk emandako baimenari edo, erregistratu izanak harreman juridikoa sortu duela iritziz gero, alderdien arteko harreman juridiko horren egikaritzeari helduta.

Alde horretatik, CEDROk zure datuak gordeko ditu negozio-harremanak irauten duen bitartean edo baimena atzera botatzen ez duzun artean eta, betiere, dagozkion legezko betekizunak bete behar dituen bitartean.

6. Egileak eta/edo argitaletxeak bilatzea

Egilea edo editorea bazara eta egileak eta argitaletxeak bilatzeari buruzko formularioak bete badituzu, zuk emandako datuak zure obraren titulartasuna egiaztatzeko eta, era horretan, hala badagokizu, kobratzeko dauzkazun zenbatekoak emateko erabiliko ditu erakundeak. Hori, interesdunak dagokion formularioa bete eta bidaliz eta pribatutasun-politika onartzeko laukia markatuz emandako baimenari helduta.

Erakundeak baimena atzera botatzen ez duzun artean gordeko ditu zure datuak eta, betiere, dagozkion legezko betekizunak bete behar dituen bitartean.

7. Office 365 eta beste abantaila batzuk eskuratzea

Office 365 eskuratzeko formularioa edo beste abantaila zehatzen bati dagokion formularioa bete baduzu, zuk emandako datuak Office 365 edo dagokizun abantaila eskuratzeko zure sarbidea kudeatzeko erabiliko ditu CEDROk. Hori, interesdunak dagokion formularioa bete eta bidaliz eta pribatutasun-politika onartzeko laukia markatuz emandako baimenari edo, bazkide bazara, bi alderdiek sinaturiko kontratuaren egikaritzeari helduta.

Zuk emandako datuak zurekin dugun kontratu-harremanak irauten duen bitartean edo CEDROk dagozkion legezko betekizunak betetzeko behar dituen urteetan gordeko ditugu.

8. Blogak eta blogen zerbitzuak

CEDROren web-orrietakoren bateko blogetan harpidetu bazara, zuk emandako datuak komunikazioa bideratzeko edo komunikazioarekin zerikusia duen edozein gairen berri emateko erabiliko du erakundeak. Hori, formularioa bete eta bidaliz eta pribatutasun-politika eta blogean parte hartzeko baldintzak onartzeko laukiak markatuz emandako baimenari helduta.

Erakundeak baimena atzera botatzen ez duzun artean gordeko ditu zure datuak eta, betiere, dagozkion legezko betekizunak bete behar dituen bitartean.

9. Datu pertsonal guztien eskubide komunak erabiltzea

CEDROn zure datu pertsonalak erabiltzen ari garen ala ez jakiteko eskubidea duzu. Alde horretatik, zure datu pertsonalak eskuratzeko, zuzentzeko, kentzeko, aurka egiteko eta erabilera eta eramangarritasuna mugatzeko eskubidea duzu, eta baita baimena atzera botatzeko eskubidea ere. Eskubide horiek erabiltzeko cedro@cedro.org helbide elektronikora idatzi edo posta-helbide honetara gutuna bidali besterik ez duzu: Alcalá, 26, 3. solairua, 28014, Madril.

Eskubideak erabili eta konforme geratu ez bazara, bereziki, estatuko kontrol-agintaritzaren aurrean erreklamazioa jartzeko eskubidea duzu. Horretarako, Datuak Babesteko Espainiako Bulegora jo behar duzu; bulegoa helbide honetan dago: Jorge Juan kalea, 6, 28001, Madril.

10. Bitartekoei datuen berri ematea

Orokorki, CEDROk ez dizkie zure datuak hirugarrenei emango, salbu horretarako legezko betebeharra badu. Ordea, gerta daiteke, zerbitzuak egoki emate aldera, erakundeari zerbitzuak ematen dizkien bitartekoei datu pertsonal jakin batzuk eman beharra, zerbitzuak egoki funtziona dezan.

Nolanahi ere, datu horiek bitartekoei emango dizkiegu, soilik, CEDROri zerbitzu egiteko erabil ditzaten.

Horretarako, CEDROk bere erantzukizunpeko datu pertsonalak erabiltzeko edo eskuratzeko kontratuak egingo ditu bitartekoekin, datuak babesteko araudian ezarritakoari jarraikiz.

11. Web-gune eta -orriei buruzko gomendioak

CEDROk web-gune eta -orriak gomendatzen edo estekatzen ditu erabiltzailearentzat interesgarriak direla irizten diolako.

Erakundeak ez du estekatzen edo gomendatzen dituen web-gune eta -orriak ikuskatu beharrik. Web-gune eta -orri horiek CEDROrekin zerikusirik ez duten pertsona juridiko, pertsona fisiko edo nortasunik gabeko erakundeek sortu dituzte. CEDROk ez ditu web-gune eta -orri horiek kudeatzen eta finantzatzen, ez du haien edukiaren gaineko erabakirik hartzen eta ez ditu eskaintzen dituzten zerbitzuetan parte hartzen. Erakundeak, jakiten badu web-gune eta -orri horietakoren bat eta/edo eskaintzen dituen zerbitzuak legez kontrakoak direla edo hirugarrenen ondasun edo eskubideak urratzen dituztela, dagokien esteka kendu egingo du.

12. Kukiak

Sakatu hemen kukien erabilerari buruzko informazioa ikusteko.

13. Datuen segurtasuna

CEDROk, bere lantoki eta/edo lokal, sistema, komunikazio-azpiegitura eta abarretan, datu pertsonalak babesteko araudian zehaztutako segurtasun-neurriak ezarri ditu. Halaber, neurri logiko eta fisikoak eta antolamendu- eta kontratu-neurriak hartu ditu, hirugarrenek datuak baimenik gabe eskuratzea eragozteko eta datu horiek deuseztatzea, aldatzea, kopiatzea, zabaltzea, eskualdatzea edo berrerabiltzea eragozteko.

Hala eta guztiz ere, sarean informazio pertsonala ematen baduzu, gerta daiteke erakundeak kontrolatu ezin dituen hirugarrenek informazio hori atzematea eta erabiltzea.

Nahiz eta erakundeak zure informazio pertsonala eta pribatutasuna babesteko ahalegina egin, ezin da sarean eta zure erantzukizunpean ematen duzun informazioaren segurtasuna ziurtatu.

14. Pribatutasun-politikaren indarraldia eta aldaketak

CEDROk ezarritako pribatutasun-politika 2018ko maiatzaren 24tik egongo da indarrean; erabiltzaileak artxibatu eta/edo kopia egin dezake.

Pribatutasun-politika alda daiteke, batetik, indarrean dagoen legeriak ezarritako betekizunak aldatzen badira; bestetik, erabaki judizial eta jurisprudentzia-aldaketek erakundea aldaketak egitera behartzen badute; eta azkenik, erakundearen enpresa-jarduera eta -estrategia aldatzen badira. Pribatutasun-politikan egindako aldaketak garrantzitsuak badira, erakundeak jakinaren gainean jarriko ditu erabiltzaileak.