«Munduko
uraren %96,5 ur gazia da eta hau ez da egokia giza kontsumorako.
Horregatik, helburua landare desberdinek gazitasuna nola onartzen duten
eta haien portaera aztertzea da. Hiru fasetan banatu zen ikerketa.
Lehenengo bi faseetan, landareek ur gaziarekin duten portaera aztertu
zen; lehenengo fasean haziekin eta bigarrenean landare ernamuinduekin.
Emaitzetan oinarrituz gatzgabetze sistema bat sortu zen, landareentzako
onargarria zen gatz kontzentrazioa lortu arte.»